Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Sarrigurendik egin dugu Irrintzi Plaza saioa

Дата публикации: 31-01-2019 18:04:02

Eguesibarrera gerturatu gara bertako eragile eta bizilagunak ezagutzeko!

Основное содержимое страницы с новостью.

Eguesibar ezagutzeko asmoz, Sarrigurengo Joakin Lizarraga eskolatik aritu gara zuzenean. Bea Agirre musika irakaslearen 5. mailako ikasleen musikaren abiatu gara.

Eguesibarreko udal zinegotziekin solasaldia izan dugu ondoren. Geroa Baiko Joseba Orduña eta EH Bilduko Amaia Etxarterekin udalaren egoeraz hitz egin dugu. 

Koldo Azkona euskara teknikariarekin euskarak ibarrean duen egoera ezagutu dugu. 

Joakin Lizarraga ikastetxeko Amaia Goienetxe zuzendariarekin, berriz, eskola nolakoa den jakin dugu. 

Sarrigurenen antolatzen diren kultur jardueren inguruan, Sarri Kultur elkarteko Alberto Mendilazo eta Amilkar Gomesekin aritu gara. Martxoaren 1ean ospatu dira Sarrigurenen inauteriak. Garai bateko ospakizuna berreskuratzeko egin duten lana azaldu digute.

Guraso asko ibiltzen da arratsaldean Joakin Lizarraga eskola inguruan. Gure mahaira Maider Sukunza, Ibai Fernandez eta Amaia Arandia gerturatu dira.

Badoztainera jo dugu ondoren Xabi Zirizarekin Uriz Pi ahizpak ezagutzeko. Badoztaindik Berlinera egin zuten bi ahizpek tartean garaiko pedagogia irauliz. Eguesibarreko bi bizilagun ospetsurekin amaitu dugu saioa, kirola eta rock&rolla nahastuz. Leihotikan taldeko Gorka Armendariz eta Irati Zurbano arku jaurtitzalearekin izan gara. Sarrigurenen bizi da Armendariz; Zurbano, berriz, Eliako hamabi herritarretako bat da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Irrintzi plaza 2018-11-150115-11-2018
2Irrintzi Plaza 2019-09-162316-09-2019
3Irratsaio berezia egin dugu Barañaindik 0518-10-2018
4Iragarleen dendetatik egin dugu Irritzi Plaza saioa5306-11-2018
5Udaletxe plazatik egin dugu Irrintzi Plaza saioa0508-11-2018
6Argia astekariari buruzko Irrintzi Plaza saio berezia egin dugu0528-03-2019
7Korrikaren hasiera, zuzen zuzenean0504-04-2019
8Argitalpen azokatik aritu gara zuzenean0521-11-2019
9Atarrabiatik egin dugu Irrintzi Plaza saioa0514-02-2019
10Irrintzi plaza 2018-12-180518-12-2018

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 5. Информативность: 7. Источник: euskalerriairratia.eus.