Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Argitalpen azokatik aritu gara zuzenean

Дата публикации: 21-11-2019 17:30:16

Editargik III Argitalpen Azoka zabaldu du Sarasate pasealekuan. Bertara lekualdatu dugu Irrintzi Plaza, ezarri duten estalpearen azpian dauden 22 postuak bisitatzeko.
Igandera bitarte izanen da azoka irekirik 10.30tik 14.00etara eta 16.30tik 20:30era.


Основное содержимое страницы с новостью.

Editargi Nafarroako Editoreen Elkarteko presidente Aritz Otazurekin egin dugu lehen hitzordua, azoka zabaldu baino ordu erdi lehenago. 22 postu ezarri dituzte azokan, eta milaka izenburu topatuko ditu gerturatzen denak. Mintzoa argitaletxearena da horietako bat. Nafarroako historiari buruzko liburu eta faksimileak topatu ditugu bertan.

Imagen

Musikak ere badu bere txokoa azokan. Gor diskoetxe nafarraren standean Mikel Morrasekin izan gara, eta azken nobedadeak zeintzuk dituzten azaldu digu: Hemendik At, Nahiak Nahi, Unidad Alvesa, Bastardix, Los Hollister eta Yogurinha Boroba.

Imagen

Txalaparta argitaletxearen postuan Jon Jimenez editoreak hartu gaitu. Argitaletxeen lanaren erakusleiho gisa azokek duten garrantziaz mintzatu zaigu, baita Txalaparta irakurle klubaz ere. Eskuartean eduki ditugu ere argitaletxean libururik berrienak: Sabino Cuadraren No os importe matar! Sanfermines 1978: crimen de Estado (Larunbatean aurkeztuko dute, 12:30ean, azokan), Harkaitz Cano eta Adur Larraren Antzara Eguna (larunbatean aurkeztuko dute, 17.30ean, azokan) eta Fermin Valentziaren Kantuari emana liburu-diskoa (igandean aurkeztuko dute, 13:30ean, azokan).

WhatsApp_Image_2019-11-21_at_18.15.18.jpeg

Pamiela argitaletxearen standean egin dugu azken geldialdia. Pello Elzaburu editorearekin profesioaren nondik norakoen berri izan dugu: zenbateko tiradak egiten dira gaur egun? zenbateraino sartzen du eskua editoreak? Saridun liburuak ere izan ditugu mintzagai, horiek dituztelako nobedadeetako zenbait: Xamarren Etxera bidean, Irati Elorrietaren Neguko argiak eta Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak.

Imagen

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Sarrigurendik egin dugu Irrintzi Plaza saioa5731-01-2019
2Irrintzi Plaza 21-11-242625-11-2021
3Argia astekariari buruzko Irrintzi Plaza saio berezia egin dugu0528-03-2019
4Irrintzi Plaza 2020-10-130213-10-2020
5Irrintzi Plaza saioa Laba gunetik zuzenean5703-02-2022
6Euskararen saltsa berpizteko5613-06-2026
7Irrintzi Plaza 2020-10-210221-10-2020
8Argiñe Korta: "Gogotsu hartu dugu Oinez festa antolatzeko ardura"0514-11-2018
9Irrintzi Plaza 2021-12-220122-12-2021
10Irrintzi Plaza 2020-10-140514-10-2020

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: euskalerriairratia.eus.