Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Urtarrilaren 26an Euskal Herriko Waterpolo Txapelketako finala Iruñean jokatuko da

Дата публикации: 17-01-2019 18:53:52

9802ko kidea da Ane Cuervo 16 urteko gaztea. Berak eman digu kirol honen berri.  

Основное содержимое страницы с новостью.

‘Kirol txiki, esfortzu handi!’ tartean Mikel Nabarrok asteburuko txapelketen emaitzen berri eman digu:                                                                 

Nahiz eta elur gutxi izan, neguko kirolak martxan daude.

Adibidez, ipar eskiatzaileek denboraldiko lehendabiziko proba izan zuten Tuixen La Vansan, Katalunian non Espainiako Kopa estreinatu zen. Irrintzi Ski eta Uharte taldeetako kirolariak aritu ziren han eta 4 domina ekarri zituzten. Xabi Macias bigarren izan zen lehena baino berrogeita zazpi segundo geroago sartze, junior kategorian Irati Cuadrado ere podiumera igo zen hirugarren posizioan, Lander Martin juniorren bigarrena izan zen eta  Bernardo Garciandia bigarren ere master kategorian. Elur eskasarekin entrenatzen ari dira eta gure eskiatzaileak urtarrilaren 26an eta 27an Larra-Belaguan izango dem Hegoaldeko Euskal Herriko txapelketa prestatzen hasiko dira.

Kirol egokituan ere gure txirrindulari Edu Santasek denboraldi estreinatu du modu ezinhobean Manchesterren lehendabiziko puntuak lortu zituelako Tokyoko Joku Olinpikoei begira. Zilarrezko domina bat, brontzezko bina eta laugarren postu bat lortu zuenez, pozik dago Edu eta guk bere ibilbidea jarraituko dugu aukera asko dituelako olinpiadetan egoteko.

Erremonten pasa den astean kontatu genuen Bartzelonan lehiatuko litzatekela Banakako Gabonetako Txapelketa ba Urrizak Urtasuni gailendu zion eta duelu polita dute Urtasunek 4 txapela dituelako eta Urrizaren bigarrena izan da torneo polit honetan.

Taldekako modalitateetan azpimarratu ahal dugu saskibaloiko talde nafarrak sailkapeneko lehenengo postuetan mantentzen direla urtearen hasiera honetan. Nafarroa Basket Kluba Zilarrezko Ligako koliderra da, azken jardunaldian Baskoniaren bigarren taldea gainditu zuen eta hurrengoan Marin Pence Einxe Galegoren bisita jasoko dute ostiral onetan Arrosadian zortzi eta erdietan. Gainera saskibaloi nafarraren eguna ospatuko dutenez, giro polita izango dute. Beste aldetik, Osés Contrucción Ardoik garaipen garrantzitsua lortu zuen Barçaren aurka , hirugarren posizioan daude, Hijolusa Patatak taldearen garaipen berdinak dituzte eta Zeltak baino bi gutxiago. Aste honetan Lima Horta Bartzelonaren aurka jokatuko dute Zizur Nagusiko Udal Kiroldegian larunbat arratsaldean, hain zuzen ere, zortziak laurden gutxitan.

Futbolean nik azpimarratuko nuke Osasuna Emakumezko Taldeak Athletic-en aurka lortutako garaipena, 2-1 gorritxoentzat Taxoaren eta bizkaitarrak haien atzean utzi dituzte sailkapenean puntu berdinekin izanda. Eibarrek eta Alavesek sei puntu gehiago dituztenez, gureak hirugarrenak dira. Mulierrek 0-4 galdu zuen talde babazorroren aurka eta 14 taldetik 12 garrenak dira, denboraldi zaile  Mutiloako neskentzat eta Berriozar, nahiz eta San Inazioren kontra etxean galdu, hamargarren tokian daude, pixkat lasaiago.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Iker Vicente Urrezko Aizkoraren bila, berriro0504-06-2019
2Mantso bada ere, waterpoloa badoa zabaltzen Nafarroan0530-04-2019
3Enara Oronoz Espainiako txapelduna neguko triatloian0507-02-2019
4Irati Cuadrado eskiatzaile burlatarrak Europako Kopa txapelketan hartuko du parte0526-02-2019
5Enara Chamorro hezitzailea: "Ez dakigu zer gertatuko den gure lanpostuekin"-2602-06-2020
6Taxoareko Eskolen Arteko Futbol Txapelketan talde euskaldunak nagusitu dira0508-01-2019
7Anne Alvarez, Uharte Izotz-hockey taldeko kidea0023-01-2018
8Ander de Miguel piraguista: “Youtube izan da nire irakaslea”0530-05-2019
9Irurtzungo Kin ball taldea Toledora doa jokatzera asteburu honetan0519-02-2019
10Askatasunean hazi, hezi eta bizitzeko gakoak ikastaro batean0526-02-2019

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: euskalerriairratia.eus.