Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

'Non zaude?' disko berria aurkeztu du Leihotikan taldeak

Дата публикации: 22-11-2018 17:21:10

Leihotikan talde iruindarrak bere lan berria aurkeztu du bere 25garren urteurrenean. Disko bikoitza, 17 abesti berri biltzen dituena. Hardcore melodikoa, zigilu propioarekin. Gorka Armendariz abeslaria izan da gurekin. 

Основное содержимое страницы с новостью.

Sei urte pasatu dira Iruñeko LEIHOTIKAN taldeak beraien azken estudio lana argitaratu zutela. Taldeak atera berri duen azken disko hau –Non zaude?- CD bikoitza eta karpeta irekidun binilo formatuetan dator.Aurreko lan guztiak bezala, Iruñeko GOR disketxearekin gauzatu dute.

Taldeak bi zatitan aurkezten digu lan hau: “Egoen Lehian” eta “Bizientzat zein Hilentzat”. Kantu landuak, zehatzak eta LEIHOTIKANen  unibertso hori indartzen dituztenak. Punk-rocka eta hardcore melodikoaren arteko estilo zehatzarekin, bestelako estiloez ere blaitu dira diskoaren osotasuna aberasten duten erritmo erdiko abestiekin, energia, amorrua, indarra eta goxotasunik galdu gabe.

Berriz ere hitz burutsu eta interesgarriz ongi hornituriko proposamenarekin  datorkigu taldea lan honen bitartez: Inmigrazioa, musika negozio gisa, sexu esteretipoak, faszismoaren berpiztea… baina baita gai personalak edo ironikoak ere aurkitzen ahal dira diska honetan.

“Egoen Lehian” Artikako El Sotano estudioetan grabatu zen 2017ko urriaren bigarren hamabostaldian, Iker Piedrafita soinu teknikaria izan zelarik.

“Bizientzat zein Hilentzat” Iruñeko K estudioetan grabatu zen 2018ko irailaren 10etik 21era, Alberto Porres soinu teknikaria izan zelarik.

LEIHOTIKAN--iñaki-aldatz-bx-3806web

G-761-2CD: LEIHOTIKAN – Non zaude?

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Eusrock: Elortzibarko 20tik gora musikari, larunbatean, euskararen alde2316-05-2019
2Lisabö taldearen disko berriaren musika bizi eta ozena Iruñean asteburu honetan5711-04-2019
3Kasu! talde iruindarrak disko berria kaleratu du0530-05-2019
4AEKko Iruñezar euskaltegitik egin dugu Irrintzi Plaza saioa0512-12-2018
5Hiri Galduak taldea, zuzenean0518-03-2019
6Burlatako Maiatza Rok jaialdia larunbatean hasiko da0502-05-2019
7Bastardix taldea: folk-rock-punk zelta irlandarra0514-05-2019
8Korrikaren hasiera, zuzen zuzenean0504-04-2019
9Larra Bideak, Iñaki Larraiozen bakarkako proiektu berria0521-03-2019

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: euskalerriairratia.eus.