Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Ez bilatu arrazoirik

Дата публикации: 22-10-2018 15:12:28



Основное содержимое страницы с новостью.

Pertsonak badoaz. Badoaz gure albotik, urruti, inoiz ez bueltatzeko.
Hori onartu beharra dago.
Baina ez dugu onartzen.
Ikastea da aurkezten zaigun bide bakarra. Eta ikasi egiten dugu.
Ikasten da…denboraz. Ia-ia derrigorrez, behartuta bezala.
Ezintasunaren aurrean irentsi egiten dugu.
Jendea badoala eta ez dela bueltatuko irensten dugu.
Eta ez da gauza erraza izaten.
 
Pertsonak badatoz. Badatoz gure albora, gertu, betirako gelditzeko. Edo une baterako.
Hori onartu beharra dago.
Baina batzuetan ez dugu onartzen.
Ikastea da aurkezten zaigun bide bakarra. Eta ikasi egiten dugu.
Ikasten da…denboraz. Gelditzeko etorri direla ikasten dugu. Edo laster joateko.
Zalantzak eta misterioak irensten ditugu.
Eta ez da gauza erraza izaten.
 
Gure alboan: maite ditugunak, maite gaituztenak, edozein arrazoi dela ere.
Ez bilatu arrazoirik.
Onartu.
Gertu, urrun, erdizka, beti.
Onartu.

Eskutik helduta, gerritik hartuta, fuerte besarkatuz.
Onartu.
 
Jendea badoala onartzen dut.
Jendea badatorrela onartzen dut.
Nik dena onartzen dut.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Hamar hamar. Bizitza zigortzea0011-10-2017
2Bizitzen hasi daitezen0021-02-2018
3Hau ez da joko bat0015-12-2022
4Berezi egiteak merezi du0020-11-2017
50008-03-2023
6Разбираем обстановку на фронте вместе с Андреем Хорьковым в программе ...0022-02-2025
7Estitxu Armendariz arraunlaria Argan0005-06-2018
8Благоустройство 15 дворов завершилось в Ельце0016-09-2019
9Un brillante Eneicat CM Team da la cara en la Setmana Valenciana0017-02-2025
10Общественники попросили Беглова отменить концерты Киркорова в Петербурге0018-02-2025

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 0. Источник: euskalerriairratia.eus.