Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Hamar hamar. Bizitza zigortzea

Дата публикации: 11-10-2017 13:37:32



Основное содержимое страницы с новостью.

Hamar, hamar. Tokatu zait. Urriak hamar. Hemendik hamalau urtera arratsaldeko bostak eta hogeian Euskalerria irratiko uhinetan irrintzia bota behar duenak akaso Kataluniaz hitz egingo du. Kontatuko du orain dela hamalau urte Kataluniako bla, bla, bla… Hamar, hamar. Tokatu zait. Urriak hamar. Hemendik hamalau urtera irrintzilariak atzera egingo duen bezala, nik ere atzera egin behar ditut hamalau urte. 2003an aldarrikatu zen Heriotza Zigorraren aurkako mundu mailako lehenengo eguna, urriaren hamarrean.  Aurtengoa, hamabosgarrena txirotasunaren gaiari lotuta iritsi da.  Bai, tamalez, halako egunak iritsi egiten dira. Urte osoko zurrunbilo zalapartatsuak irentsi eta dagozkien egunean txilipurdika nonbaitetik behera eroriko balira bezala. Datuak zirraragarriak dira; 2016an gutxienez 1032 pertsona exekutatu zituzten hogeita hiru herrialdetan; gutxienez diot Txinan ustez egiten diren milaka exekuzioak ez baitira ezagutzera ematen. Exekuzio gehienak Txina, Iran, Arabia Saudi, Irak eta Pakistanen egin ziren. Urrutiko kontuak pentsatzen dugu askotan; zer egingo dut nik nire arnasgune ttiki honetatik? Pablo Ibarren izena entzuten dugunean itotzen zaigu pixka bat gure arnasgune ttiki hori, baina, gainerakoan… munduaren beste arazo bat gehiago da heriotza zigorrarena eta mundu zabal handi erraldoi horretan gu txiki ñimiño eta ezdeus garenez, urrutikoak garenez, oso urrutikoak, nahikoa izaten dugu lo minutuak lapurtzen dizkiguten gure-gure-gure, barkatu nire-nire-nire arazoekin. Kontua da heriotza zigorraren aurkako mundu mailako aurtengo eguna txirotasunaren gaiari lotua dagoela. Mundutar txiroak, pobreak, baliabide urriak dituenak heriotza zigorrera kondenatua izateko aukera gehiago ditu. Beraz, eta mundu mailako ezberdintasunak bizilagunarengandik hasten direnez, ai amigo… eta amiga, kontua da arazoa gurea, barkatu,  nirea ere badela. Izan ere, gure bizi baldintza oparoen kontura zenbati zigortzen diogu bizitza?  

Irati Goikoetxea Asurabarrena

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Bizitzen hasi daitezen0021-02-2018
2Ez bilatu arrazoirik0022-10-2018
3Has gaitezen!0021-11-2017
4Berezi egiteak merezi du0020-11-2017
5Ez, ezin, ezta pentsatu ere...0002-04-2020
6Martxa baten lehen notak0016-01-2018
7Josi korapiloak askatzeko0010-04-2018
8Bi pauso ezkeralderantz emanda 0030-10-2017
9Harresi-barruan (gaur gauean bakarrik nago)0008-10-2018
10Hitzen eta argazkien semeak0021-09-2018

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 0. Источник: euskalerriairratia.eus.