Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Transgenikoen fama txarra, merezia ote?

Дата публикации: 11-06-2018 14:41:44

Zientziaren ikuspegitik, transgenikoen mundua ezin dugu ikusi ez txuri ez beltz. Gehienetan, transgenikoek sortutako eztabaidaren atzean arrazoi zientifikoak baino, arrazoi ekonomikoak eta politikoak daude.

Основное содержимое страницы с новостью.

Osagai transgenikoen inguruan gauza asko esaten dira, eta kritika asko jasotzen dituzte. Transgenikoen fama txarra merezita ote da? Hauen inguruan jendeak duen ideia, benetan oinarri zientifikoa dute? Gaiak askorako ematen du, eta 10-15 minutuko saio batean garbi dago ez ditugula zalantza guztiak argituko, baina transgenikoen inguruan dauden hainbat ideia argitzeko lehen pausua izan daiteke. Hori da gure gaurko helburua, transgenikoak zer diren eta zertan erabiltzen diren azaltzea.

Lehenik eta behin, zeintzuk dira transgenikoen fama txarraren jatorria? Batez ere bi aipatuko ditugu. Alde batetik, nekazaritzan erabiltzen diren transgeniko asko ez dute hazi emankorrik ematen. Hau da, beste generazioetan erabiltzeko hazirik ez dute produzitzen. Hau horrela, nekazariak haziak erostera behartuta dago urtero. Bestalde, osasunarekin ere lotu nahi izan dituzte janari transgenikoak, minbiziarekin hain zuzen. Honen arabera, osagai transgenikoak jateak minbizia eragingo luke.

Baina, zer da egia guzti honetatik? Lehenik eta behin, goazen argitzera zer diren transgenikoak. Horretarako, milaka urte eginen dugu atzera denboran. Nekazaritzan eta abeltzantzan, sortu zirenetik, ezaugarri bereziko animaliak eta landareak ekoiztea izan da helburu. Haragi ala esne gehiago ematen duten animaliak, fruitu gehiago eta handiago ekoizten duten landareak… eta abar. Horretarako, milaka urtez ezaugarri berezi horiek zuten animalia zein landareak gurutzatu ditu gizakiak. Gurutzaketa bakoitzean, espezie horren geneak modifikatu egiten ziren, nahi ziren ezaugarriak hobesteko. Horrela, behiesne hipertrofiatuta ditugu, ala haragi asko duten fruituak/animaliak, besteak beste. Hortaz, nekazaritza eta abeltzantzak abereen eta landareen genetika modifikatu ditu. Gaur egun, aldaketa genetiko puntualak egin daitezke bioteknologiari esker. Gene bat ala gutxi batzuk alda daitezke, espezieari berezitasun berriak emateko. Horrela, edozein izaki bizidun alda liteke genetikoki. Dena den, izaki hauek nekazaritzan eta osasunean erabiltzen dira, eta noski, edozein gauza ezin da egin, ez praktikan ez etikoki. Kontrol handia dago honetan.

Osasuna aipatu dugunez… hortik hasiko gara. Bai, osasuna. Lehen aipatu dugu minbiziarekin lotu egin direla elikagai transgenikoak. Esan beharra dago ez dagoela honetarako inolako ebidentzia zientifikorik. Gaur egun, elikagai transgenikoek duten eragina osasunean ezin dira desberdindu transgenikoak ez direnengatik. Baina, osasunean, transgenikoek izan dezakete erabilera. Adibidez, intsulinaren kasua dugu. Gaur egun diabetesa duten pertsonek hartzen duten intsulina, bakterio transgenikoek eginda da. Honek sekulako hobekuntza ekarri du persona hauen bizi kalitatean. Esan beharra dago bakterio transgeniko hau E. Coli dela, eta duela hamarkada asko modifikatu zela genetikoki helburu honekin, emaitza ezinhobea lortuz.

Nekazaritzan, ordea, eztabaida handia dago hazien inguruan. Esan beharra dago patente menpeko landareak bai izaten direla normalean landare antzuak dira. Arrazoi desberdinak daude honetarako, normalean ekonomikoak, ez zientifikoak. Baina ingurumen aldetik ere pentsa daiteke honela espezie hauek ez dutela ingurukoak inbadituko. Dena den, arrazoi ekonomikoak ez dira beti nagusitzen. Golden Rice izeneko proiektu baten helburua gaizki elikatutako umeentzat A bitamina iturri bat ematea da. Hirugarren munduko hainbat herrialdeetan bitamina honen galerak arazo handiak sortzen ditu hazten ari diren umeengan. Itsu gera daitezke, eta kasu dramatikoenetan, hil daitezke. Proiektu honi esker, arrozan A bitamina ekoizten duen genea sartzea lortu zen.

Noski, arazo asko gainditu behar izan ziren, baina 2017an giza kontsumorako onartu zen lehen aldiz Australia eta Zelanda Berrian. Dena den, mundu mailan eztabaida dago honen inguruan, baina gehienbat arazo ekonomikoa da, zientifikoa baino.

Laburbilduz, esan genezake zientziaren ikuspegitik, transgenikoen mundua ezin dugula ikusi ez txuri ez beltz. Aplikazio egokiekin, transgenikoek funtzio itzela bete dezakete. Gehienetan, transgenikoek sortutako eztabaidaren atzean arrazoi zientifikoak baino, arrazoi ekonomikoak eta politikoak daude.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Zientzia fikziozko telesailen ibilbide feminista bildu dute 'Sci-Fem' liburuan0510-04-2019
2Paloma Migliaccio: "Gure seme-alabek txikitatik adierazi dute nor diren"0529-01-2019
3Ikasgelan zientzia bokazioa lantzeko udako ikastaroa eskainiko dute NUPek eta Planetarioak, euskaraz0528-05-2019
4Like-ak lortzeko, edozein gauza egiteko prest0508-05-2019
5Nerea Reparaz: "Erdi mailako klaseko pertsonak osatzen dute txaleko horien mugimendua"0517-12-2018
6Txantreako zuhaitzak bildu ditu liburu batean Mikel Belaskok0524-01-2019
7Ez bilatu arrazoirik0022-10-2018
8Ane Labaka: "Umorea bertsotan historikoki goitik behera egin da; askotan egin dira emakumeei buruzko txisteak"0502-04-2019
9Генетика или образ жизни: что важнее для долголетия0525-11-2025

Классификация: Наука. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: euskalerriairratia.eus.