Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Josi korapiloak askatzeko

Дата публикации: 10-04-2018 17:01:18



Основное содержимое страницы с новостью.

Ikasi du hitz egiten, ikasi du hitz egiten! Txiki-txikitatik hitzak josten irakasten digute esaldiak osatzeko eta esaldiak josten testuak sortzeko. Denborarekin konturatzen gara esateko eta kontatzeko beharra dugula, baina, horretarako ez dela nahikoa hitzak eta esaldiak josten jakitea. Esaten eta kontatzen ez digula inork irakatsi ohartzen gara, ezpainak, emozioak, desirak, beldurrak, haserreak, poza eta memoria josita izaten ditugula; eta isildu egiten gara edo ez dugu ezer esaten. Dena hitzez esan beharrik ere ez dago, ordea, ahotsak josteko ere, emozioak, desirak, beldurrak, haserreak, poza eta memoria kontatzeko badaude beste modu batzuk.
Azken bi hilabeteotan jaso dut arpillera egileen berri. Txilen dute jatorria, Pinocheten diktadura garaian. Emakumeek orratz, hari eta oihalen bidez egiten zuten gertatzen ari zenaren kontaketa. Giza Eskubideen urraketen aurkako salaketa-oihu bihurtu ziren arpillerak, etorkizuna josteko beharrezkoa den memoriaren transmisio gune.
Ostegunetik aurrera Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren eta Conflict Textiles-en eskutik “ARPILLERAK: MEMORIAREN HARITIK ETORKIZUNA JOSTEN” erakusketa egongo da ikusgai Baluarten. Txile, Argentina, Kolonbia, Peru, Ingalaterra, Ipar Irlanda, Alemania eta Espainian dute jatorria erakusgai izango diren arpillerek, gatazka egoeren eta giza eskubideen urraketen kontaketa egiten da horien bidez. Ahots josi horiek memoriarentzako eta justiziarentzako ekarpenak dira. Ekimen oso interesgarria jarduera ezberdinekin osatua datorrena.
Ez da proposamen txarra barne mundu emozionala josiegi duen gizartearentzat; propsamen polita da… kanporantz josi barne korapiloak askatzeko…

Irati Goikoetxea
2018-4-10

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Txikia osorik0023-01-2018
2Errigora eta Erriberako nekazari adinduna0030-10-2017
3Sisifo askatu0017-04-2018
4Nafarroa Oinez Tantirumairuko ikasleak0011-10-2017
5Hiromi Yoshida, Rakugoa euskaraz0022-02-2018
6Hamar hamar. Bizitza zigortzea0011-10-2017
7Zoriontasun hipotetikoa0007-11-2017
8Joseba Tapia0021-11-2017
9June Etxebe eta Saioa Zurbano. Herri kirolak. 0509-10-2018
10Jokin Kanpion 'Mugak gaindituz'0009-04-2018

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 0. Источник: euskalerriairratia.eus.