Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Aritz Idiazabal, Antsoain xake taldeko kidea

Дата публикации: 30-11-2017 18:40:22

Kirol txiki, esfortzu handi  
Nahiz eta oso gaztea izan, Aritz Idiazabal Antsoain Xake Taldeko kidea, federazioko epaileen batzordeko presidentea, nazio arteko epaile tituluduna eta irakaslea da. Xake denboraldia amaitu zen joan den asteburuan eta zirrara handiko jardunaldia izan zen. Horretaz aritu zen hizketan Mikel Nabarro berarekin eta baita xakeak haurrei ekartzen ahal dien onuraz haien hezkuntza bidean.

Основное содержимое страницы с новостью.

Elkarrizketa honetaz gain, asteburuko emaitzen berri ekarri zigun Mikel Nabarrok kirol tarte honetara. 

ATLETISMOAN

Maitane Melero seigarren izan zen joan zen asteburuan lehiatutako Alcobendaseko Krosean eta teorian sailkatua izan beharko litzateke Eslovakian abenduak 10 lehiatuko den Europako Kross Txapelketarako. Lehendabiziko hirurak zuzenean hautatuta daude Espainiarekin parte hartzeko eta orain hautatzaileek erabaki behar dute beste hiru hautatu edo ez taldea osatzeko. Denboraldiko ezin hobea izango litzateke atleta nafarrarentzat otsailean Espainiako Pistako Txapelketetan brontzezko domina lortu baitzuen 3 mila metroko proban. Adi egonen gara!

BORROKALDIAN

Aintzane Gorriak Nizako Henri Deglane NazioartekoTxapelketa irabazi zuen. Benetan emaitza azpimarratzekoa da Nafarroan borrokaldi Federazioa ez baitago, ordezkaritza baizik, hor dugu Burlatako Borrokaldi Taldea eta haien borrokalariak estatuko hoberenen artean daude eta agian hemendik gutxira Joku Olinpinkoetan ikusiko ditugu. Agian Tokyo 2020, zergatik ez! Kontua da pasa zen asteburuan Espainiako Federazioak borrokalari nafarra ikusi nahi zutela nazio arteko txapelketa batean eta nafarrak txapela lortu zuen ospa handiko topaketa honetako 44 kilo baino gutxiagoko kategorian.

JUDOAN beste nafar borrokalariaz hitz egin behar dugu

Jaione Ekisoain nafar judoka olinpikoa bolada txarra pasatzen ari zen lesio batengatik baina garaipenaren bidera itzuli da berriro pasa den asteburuan Ankaran, Turkian, lehiatutako Taldekako Golden Leaguen, Urrezko Ligan, non Espainiako Selekzioarekin zilarrezko domina eskuratu zuen 57 kilo baino gutxiagoko kategorian. Iruindarra Banakako Munduko Rankingeko 25. postuan dago.

Eta Judotik Taekwondora, non Nafarroako Absolutu Txapelketan Mendialdea eta Castejon nagusitu ziren

Banakako lehiaketan, Berriozartarrek 3 urrezko eta zilarrezko eta brontzeko domina bana eskuratu zituzten. Castejonekoek urrezko domina bat gutxiago. Eta taldekako lehiaketan ere elkarri banatu zizkioten dominak. Gizonezkoen txapelketan Castejon txapeldun, Mendialdea txapeldunorde eta Arrotxapea hirugarren izan zen eta Emakumezkoen lehiaketan, Mendialdea txapelduna, Castejon txapeldunordea eta Ardoi hirugarrena.

Txirrindularitza egokituan, Eduardo Santasen izena azpimarratu behar dugu-

Gure txirrindulari paralinpikoak Manchesterren lehiatutako Europako Pista kopako bi proba irabazi zuen. Guztira hiru proba izan ziren orduan, nafarrak jarraitzen du dominak eta trofeoak eskuratzen. Gainera aurten utzi diote desgaitasunik ez duten txirrindularien lehiaketa baten bat parte hartzen, bezain ongi lehiatzen eta azken finean, berak mugarik ez duela erakusten.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Ikastola Lagunak Taldea: "Euskal Herria ez litzateke berdina izango ikastolarik gabe"07.5814-07-2026
2Aritz Azpilikueta0501-02-2018
3Haritz Pascual: rollerskia0517-10-2017
4 "Kirol Txiki, esfortzu handi": Aroa Cerezo, futbolaria0531-10-2017
5Mikel Belasko: Nafarroa izena0123-11-2017
6Bakarne Atxukarroren 'ipuhina'0517-04-2020
7Bakarne Atxukarroren ipuhina0521-04-2020
8Aupa, Athletic!-5302-06-2026
9Emakume kirolariak0520-11-2018
10Irrintzi Plaza 21-11-242625-11-2021

Классификация: Информация. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 5. Информативность: 7. Источник: euskalerriairratia.eus.