Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Emakume kirolariak

Дата публикации: 20-11-2018 18:15:11

Nafarroa Arenan ospatzen ari den Kirola eta Emakumea I. Biltzarraz hitz egin dugu Mikel Nabarro eta Haizea Zamora kirolariarekin. Hnentaz gain asteburuko emakumeen kirol emaitzak bildu ditugu 'Kirol txiki, esfortzu handi' tartean. 

Основное содержимое страницы с новостью.

Gaur, azaroak 20,  Kirola eta Emakumea izeneko lehenengo biltzarra ospatzen ari da Nafarroa Arena Pabilioian. Goizez tratamendu innformatiboa eta marketing gaiak landu dira, Teresa Perales igerilari paralinpikoaren hitzaldia entzun ahal izan dugu eta arratsaldez menu ona dugu 9ak arte edo. Seiak laurden gutxitan Maitane Melerok kontatuko digu nola iristen toki guztietara eta gainera lehena eta azkenik beste emakume kirolari batzuek mahai inguru polita protagonizatuko dute. Hain zuzen ere Maite Oroz futbolariak, Maite Ruiz de Larramendi eta Haizea Zamora pilotariek eta Andrea Tollar saskibaloiko Osés Construcción Ardoi taldeko jokalariak hitza hartuko dute.

Asteburuko emaitzen aldetik, saskibaloian bi talde nafarrak nagusi. 

Ardoiko neskek zazpigarren garaipen jarraitua lortu zuten eta Celtak jokatu ez zuenez lider birtualak dira partidu bat gehiagorekin. Haiek buruan dute bederatzigarren garaipenak maila mantentzeariko diela, baina ausartak direnez, igotzeko faseari ere hasi dira begiratzen.

Gizonen lehian ere Basket Nafarroa Klubak Salamancako Tormes taldea irabazi zuen azken segunduan bere zelaitik Marinek lortutako hirukoitzarengatik. Nafarrak bigarrenak dira sailkapenean eta lehendabiziko hirurek 6 garaipen dituztenez, dena albiste onak kontatzen ari garenak saskibaloiaz. Ea bi talde nafarrak mantentzen diren hor goian igotzeko faserako sailkatzeko. 

EMAKUMEZKO ESKUBALOIAN

 Gurpea Beti-Onak taldeak Ermuko Errotabarri irabazi zuen 26-19

Balonmano Loyolak ere gaipena lortu zuenPetronor Muskiz Eskubaloiaren aurka 26- 16

Baina, ez fenuen plenorik izan Lagunak etxean Atlantico Peredaren kontra galdu zuelako 22-30

Gauzak horrela, atarrabiakoek bi postu aurreratu dituzte, zazpigarrenak dira, barañaindarrak bederatzigarren posizioan daude bi puntura eta iruindarrak hamaikagarren postuan Lagunak baino bi puntu gutxiago ere izanez. Ikusten dugun moduan, lehia handiko liga izaten ari da.

ARETO-FUTBOLEAN berriro nafar derbya izan genuen

Pasa zen astean kontatzen genuen moduan Orvinak Txantrearen bisita jaso zuen eta bizilagunek hiru puntuak eraman zituzten etxera urdinek 1-2 irabazi zutelako.Txantrea laugarren da, Orvina hamaseigarren 15 puntura eta jardunaldi honetan hirugarren talde nafarra azken postutik atera zen. Eta badakizu zergatik Reyes?

Mutilverak berdinketa lortu zuelako etxeanValdetires Ferrolen aurka. Erabat txalogarria Mutiloako neskeena. Denboraldiko lehendabiziko puntua lortu zuten eta seguraski, sailpaneko buruaren kontra lortutakoak bultzatuko ditu borrokatzen jarrraitzeko!

EMAITZA AZPIMAGARRI GEHIAGO

Emakumezko eskubaloiko Lehenengo mailako Bera Bera taldean Maite Zugarrondo, Leire Aramendía eta Nekane Terés jokalari nafarrek jokatzen dute eta talde donostiarra sailkatu da Europako EHF Kopako multzo fasean jokatzeko lehendabiziko aldiz bere historioan

AGENDAN

Bihar hainbat emakume kirolarik UNICAS izeneko erakustaldia bisitatuko dute Baluarten, arratsaldeko bostetatik. Cristina Nuñez argazkilariak taldea gidatu du, bere obra erakutsiko digu eta Miguel Indurain Fundazioak sustatutako ekitaldi honek topaketa batekin amaituko da. María Cardero kazetariak gidatuko du ondorengo solasaldia non berdintasunaren aldeko pausoak ematen jarraituko dugu guztiok elkarrekin.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Paloma Migliaccio: "Gure seme-alabek txikitatik adierazi dute nor diren"0529-01-2019
2Euskal abesti ezagunen bertsio koralak, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko0517-01-2019
3"Kirol guztiak dira egokituak. Inor ez da eskiekin jaio"0529-01-2019
4 "Kirol Txiki, esfortzu handi": Aroa Cerezo, futbolaria0531-10-2017
5Korrikaren hasiera, zuzen zuzenean0504-04-2019
6Euskara eta kirola jardunaldiak0513-11-2018
7Ilazki Gainza: "Hain ezagunak ez diren emakumeen ekarpenak bildu ditugu Emariak liburuan"0530-01-2019
8Emakumeen Etxetik zuzenean aritu gara0517-10-2019
9Sarrigurendik egin dugu Irrintzi Plaza saioa5731-01-2019
10Argiñe Korta: "Gogotsu hartu dugu Oinez festa antolatzeko ardura"0514-11-2018

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: euskalerriairratia.eus.