Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

San Juan suak piztuko dituzte gaur, baina intentsitate baxuagokoak izango dira

Дата публикации: 23-06-2026 10:49:09

Sanjuaniturrian eta Gernika parkean piztuko dituzte suak, baina beroaldiagatik ohikoan baino intentsitate baxuagoa izango dutela iragarri du udalak. Gogoratu du debekatuta dagoela beste edozein lekuan suak piztea.

Основное содержимое страницы с новостью.

Suaren bueltan bilduko dira beste behin ere herritarrak. San Juan bezpera da gaur, eta ohikoa den bezala suak piztuko dituzte Sanjuaniturrian eta Gernika parkean. Egun hauetan izaten ari den beroaldia dela eta, Zumaiako Udalak iragarri du ohikoan dutena baino intentsitate baxuagoa izango dutela aurten suek. 

Ilunabarrarekin batera piztuko dute sua Alde Zaharreko bihotzean dagoen Sanjuaniturrian, 22:00etan. Haren bueltan arituko dira dantzan Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako euskal dantzetako ikasleak, Zumaiako Txistulari Bandak jotako musikaz lagunduta. Haren amaieran, 23:00etan, Ekhi gaua egingo dute Gernika parkean, eta han ere sua piztuko dute, Moilaberri Estazioaren parean. 

Bi horiek izango dira baimenduko diren su bakarrak. Izan ere, udalak gogoratu du herriko beste edozein lekutan sua piztea galarazita dagoela, "bai espazio publikoetan, baita baimenik gabeko eremuetan ere". Gaineratu du zuhurtziaz jokatzea ezinbestekoa dela, "azken egunotako beroak eta lehorte-baldintzek sute-arriskua nabarmen handitu baitute".

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Emakumeen Etxetik zuzenean aritu gara0517-10-2019
2Udako ordutegiarekin egingo du lan udal liburutegiak asteartetik aurrera0525-06-2026
3"Iruñeko Euskararen ordenantza berria ez da aurrekoaren oso desberdina"0511-02-2019
4Sanpedroetako argazki lehiaketa irekia antolatu du Distira elkarteak0523-06-2026
5Elegante ibili dira ur txirristan behera08.1624-07-2026
6Salgai daude uztailaren 3an Gaztetxean egingo diren kontzertuetarako sarrerak0524-06-2026
7Salto eta jauzi, ikasturte amaierako jaialdian2619-06-2026
8El polideportivo de Urreta en Galdakao cerrará por obras en julio y agosto0524-06-2026
9Nostalgia pixka bat eta umorea gogotik Inpernuperen 40. urteurrena ospatzeko bertso saioan0521-06-2026
10Melanie Gonzalez: "Ikusleek minutu batzuk besterik ez dituzte ikusten, baina gu urte osoan aritzen gara prestatzen"0529-06-2026

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: baleike.eus.