Aurtengo ekainaren 20tik 29ra bitartean atetarako argazkiekin hartu daiteke parte lehiaketa horretan. Haren helburua da San Pedro jaiak iragartzeko erabiliko diren irudiak aukeratzea.
Ohikoan antolatzen dituen argazki lehiaketa eta rallyei, beste jarduera bat gehituko dio aurten Zumaiako Distira argazki elkarteak. Hala, Sanpedroak gai izango duen argazki lehiaketa antolatu du elkarteak, Zumaiako Udalarekin elkarlanean. Izan ere, lehiaketa honek badu helburu zehatz bat eta hura izango da San Pedro jaiak iragartzeko udalak erabiliko dituen irudiak aukeratzea. Halaber, datozen urteetako esku programak, saritutako argazkiekin bakarrik ez, sarituak ez direnekin ere osatuko dute egitarua.
Lehiaketara aurtengo ekainaren 20tik 29ra bitartean aterateko irudiek parte har dezakete, eta formatu digitalean aurkeztuko dira. Sakelakoarekin, kamerarekin, dronarekin edo edozein gailu digitalarekin ateratako argazkiak onartuko dituzte. Egile bakoitzak, gehienez, bost argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta distiraelkartea@gmail,com helbidera bidali beharko ditu. Argazkiekin batera, egilearen datuak eta argazkien izenak jarri beharko dituzte. Lanak aurkezteko azken eguna uztailaren 5a izango da.
Hiru izango dira banatuko dituzten sariak: argazki onenaren egileak 100 euroko saria jasoko du, Gertu elkartearen erosketa txarteletan; zumaiar onenak 80 euroko saria eskuratuko du, hau ere erosketa txarteletan; eta 16 urtetik beherako batek ateratako argazki onenaren egileak, 50 euroko balioa duten erosketa txartelak.
Ukitu digitalak bai, adimen artifizialik ezLehiaketa horretan edonork parte hartu ahal izango du, "argazkigintzako profesionalek eta epaimahaikideek izan ezik", eta lanak onartzerako orduan modalitate bakarra ezarri dute: argazki zuzena. "Tratamendu digital bat onartuko da (mailen doikuntza, kolorea, fokuratzea, birrenkoadratzea, zuri beltzak edo biratuak...), baina inolaz ere ez fotomuntaketak", argitu dute antolatzaileek. gaineratu dute, argazkiari baimendu gabeko zuzenketa digitalak aplikatu zaizkiola detektatzen badute, lan hori deskalifikatu egingo dutela. Aldi berean, adimen artifizialarekin egindako edo aldatutako argazkirik onartuko ez dutela ere esan dute.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Udako ordutegiarekin egingo du lan udal liburutegiak asteartetik aurrera | 0 | 5 | 25-06-2026 |
| 2 | Hurbiltzen doa VII. San Anton Bira Getariako itsas zeharkaldia | 0 | 5 | 09-07-2026 |
| 3 | San Juan suak piztuko dituzte gaur, baina intentsitate baxuagokoak izango dira | 0 | 5 | 23-06-2026 |
| 4 | Javier Lopez Fabianek irabazi du Udaberriko argazki rallya | 0 | 5 | 25-06-2026 |
| 5 | Pello Iturria: txikori belarra eta erregaliza | 0 | 5 | 19-04-2018 |
| 6 | Nostalgia pixka bat eta umorea gogotik Inpernuperen 40. urteurrena ospatzeko bertso saioan | 0 | 5 | 21-06-2026 |
| 7 | El mercado de San Pedro iniciará en un mes el camino hacia su completa transformación | 5 | 7 | 01-06-2026 |
| 8 | Kantuak loratu dituzte Komentuan | 0 | 5 | 20-06-2026 |
| 9 | Salgai daude uztailaren 3an Gaztetxean egingo diren kontzertuetarako sarrerak | 0 | 5 | 24-06-2026 |
| 10 | Narratiba arloko saria jaso du Jon Joseba Aizpuruak Ermua Hiria literatur lehiaketan | 0 | 5 | 27-06-2026 |