Buruhandi, musika, toka eta jubilatuen hamaiketakoa festak poz-pozik hasteko Berrobin. Gaur gehiago
Maialen Alonso
Berrobi
27/08/2026 a las 20:07h.
Txupinazoaren hotsarekin batera, hasi dira Berrobiko festak. Aurten eguerdiko 12:00etan piztu dute txupinazoa udaletxeko langileek udaletxeko balkoitik, festetako zapi morea lepoan zutela. Jarraian, buruhandiak atera dira haurrekin jolasteko.
Eguerdiko 12:30ean, tokan aritzeko hitzordua iritsi zaie eta bertan ibili dira bata bestearekin lehiatzen.
Amaitzean, 13:30ean, jubilatuen tartea iritsi da eskaini zaien hamaiketakoan eta indarrak berritu eta gero, 14:00etan, DJ Andoniren saioarekin dantzatu eta abestu dute pozik. Arratsalderako pilota partidak arrakasta handia izan dute bertaratu ziren jendearen artean. Arratsaldeko 18:00etan berriz, sagardo dastaketarako elkartu dira berrobiarrak.
Dantza egiteko aukera ere izan dute 18:30etik aurrera, Izer eta Narbaiza trikitilari eta panderojolearekin. Zahagi ardoaren ondoren, 23:00etatik aurrera, Andoni Ollokiegiren kontzertuan izan dute festetako lehenengo eguna ondo amaitzeko aukera.



Bihar ostirala, goizeko 10:30ean, umeentzako jolasak antolatu dituzte. San Agustin eguna dela eta Berrobin. Goizeko 11:00etan Meza nagusia izango da eta arratsaldean berriz, 15:30etik aurrera V. Futbito txapelketa antolatu dute eta 16:00etan, haurrentzako merienda. Gero, 19:30ean, DJ Trikitrack arituko da herri afaria hasi arte. Gauerditik aurrera berriz, Iratzar taldearekin erromeria izango da.
Larunbatean, 11:00etatik aurrera, puzgarriak egongo dira eta 12:00. arku-tiroa. Gero, giroa alaitzeko Bonberenea txaranga ibiliko da herrian barna eta 14:00etan, paella txapelketa izango da. Arratsaldean berriz, 17:00etatik aurrera, bingoa, euskara taldearen eskutik. Gauean, 23:30etan hasiko da Muxutruk taldearen erromeria eta 00:00etan, DJ Osto. Igandean, 11:30etik aurrera, txakolin dastaketa eta sardina jatea izango da. 15:30ean, mus txapelketa, Bide Ona elkartean eta 17:30ean, Herri kirolak izango dituzte festak ospatzen jarraitzeko.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Jai-giroa nagusi Buruntzan, auzoko festen harira | 0 | 15.26 | 18-08-2026 |
| 2 | Herri-kirolak, bertsolaritza y degustaciones el primer fin de semana | 0 | 8.23 | 02-09-2026 |
| 3 | Ipurua se viste de fiesta con tres días de música, deporte rural y actividades para todas las edades | 0 | 7.86 | 25-09-2026 |
| 4 | TMBBen asanblada irekia, gaur KPFn | 0 | 20.51 | 16-09-2026 |
| 5 | Legazpiko Burdin Festan hartu du parte Bergarako Antzerki Musikalak | 0 | 6.75 | 24-09-2026 |
| 6 | Mijoa auzoak asteburu honetan ospatuko ditu San Jeronimo festak | 0 | 10 | 25-09-2026 |
| 7 | Berenjenak eman dio kolorea uztaileko lehen feriari | 0 | 6.55 | 02-07-2026 |
| 8 | Errekalde auzoak ostiral honetan abiatuko ditu Mesedeetako festak | 0 | 10 | 17-09-2026 |
| 9 | Con el txupinazo de este viernes comienzan las fiestas de Karrika | 0 | 7.59 | 09-07-2026 |
| 10 | Ya están aquí las fiestas del barrio de Kaletxiki | 0 | 7.84 | 03-07-2026 |