Asteazkenen honetan eginen da talde honen aurkezpena Antsoainen hainbat produkturen dastaketarekin. Talde irekia osatu nahi dute, erabat aske, maiztasun jakin batez erosteko konpromisorik gabe.
Kontsumitzaileek internet bidez erosi ahal izanen dituzte elikagaiak eta astean behin, asteazkenetan, arratsaldean haiek jasotzeko aukera izanen dute Antsoaingo Larraisko jatetxean (Berriobeiti kalea 4).
Hemen bertan eginen da aurkezpena asteazken honetan, 18.00etan. Gertuko ekoizleak eta Iruñerriko kontsumitzaileak lotzeko asmoa duen ekimen berria da. Proiektu berria harremanetan dago La Colmena Que Dice Sí! izeneko ekimenarekin. Hau 2014ko ekainean jaio zen Espainian helburu bikoitzarekin: nekazaritzari eta tokiko elaborazioari laguntzea eta, aldi berean, bitartekorik gabeko kalitatezko elikagaiak eskaintzea.
Nafarroan zabalduko den lehenengo erlauntza edo komunitatea izanen da, eta bertan eginen da CataColmena, bertako ekoizleen produkturik gozoak dastatzeko aukera emanez.
Honetaz mintzatu zaigu digu Euskalerria irratian ekimen honetako sustatzaileetako bat Lander Fernandez de Arroyabe.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Artzai txakur erakusketa eginen du bihar Bizilur elkarteak, Ziudadelan | 0 | 5 | 20-06-2019 |
| 2 | Ezohiko lekuetan, antzezlanak | 0 | 5 | 17-06-2019 |
| 3 | Emakumeen Etxetik zuzenean aritu gara | 0 | 5 | 17-10-2019 |
| 4 | Askatasunean hazi, hezi eta bizitzeko gakoak ikastaro batean | 0 | 5 | 26-02-2019 |
| 5 | Saharako haurrak hartzeko familien bila dabil ANAS elkartea | 0 | 5 | 26-03-2019 |
| 6 | Sarrigurendik egin dugu Irrintzi Plaza saioa | 5 | 7 | 31-01-2019 |
| 7 | "Keinu konplizeak" liburuko poemen errezitaldia Katakraken | 0 | 5 | 04-03-2019 |
| 8 | Abian da 'Nafar hegoaldeko uzta' eskuratzeko kanpaina | 0 | 5 | 14-03-2019 |
| 9 | Leire Rubio: "Ez diogu gure buruari gaizki egoten uzten" | 0 | 5 | 03-06-2019 |
| 10 | Jon Mattin Matxain: Homeopatia | -3 | 6 | 12-11-2018 |