Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Ez, ezin, ezta pentsatu ere...

Дата публикации: 02-04-2020 11:09:09



Основное содержимое страницы с новостью.

Katea bati lotuta ageri da seinale bat gaurko argazkian, ez dakit nongoa den: Iruñekoa ala Pariskoa. New Yorkekoa ala Seulgoa. Trafikoa kudeatzeko horietako bat da seinalea: biribil gorri-gorri bat, eta haren baitan adabaki zuria... igarobidea debekatzen duen horietakoa. 
Eta iruditu, iruditu zait bizi dugun egoeraren metafora ederra dela. Egunotan dena baita “ez”, dena baita “ezin”, dena baita “ezta pentsatu ere!”.
Ez da izango historia militarrean tiro gutxiagoko estatu-kolpe arrakastatsuagorik. 
Horiek ere, estatu-kolpe direlako horiek ere, herritarrak babesteko ematen omen dira. Aberria berreraikitzeko. Arerioari aurre egin, eta haren gaiztakeriak garaitzeko.
Seinale gorria, adabaki zuriarekin: ez, ezin, ezta pentsatu ere...
Nekatuta nago horiekin. Nekatuta mehatxuekin, jazarpenekin, itzalpeko militarismoarekin. Nekatuta, politikari ergelekin eta herritar aprobetxategiekin.
Beste mundu bat bideratu ezean, krisi garaietan ere beste kudeaketa-sistema bat bideratu ezean, gureak egin du: gorputzez eta arimaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.

Bazkidetu zaitez!

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Hitzen eta argazkien semeak0021-09-2018
2Berezi egiteak merezi du0020-11-2017
3Bi pauso ezkeralderantz emanda 0030-10-2017
4Hamar hamar. Bizitza zigortzea0011-10-2017
5Ez bilatu arrazoirik0022-10-2018
60024-10-2018
70025-05-2026
80525-05-2026
90005-05-2026
10Азъ Есмъ¡¡¡🙏😇💯🔥⚡💥👍👋👏💫🌟⭐☀️🥰💋♥️ 10127-06-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 0. Источник: euskalerriairratia.eus.