Gaurtik uztailaren 12ra bitartean egongo da ikusgai hiru sortzailek ondutako ha* rra** pa*** tu erakusketa. Proiektuaren baitan, gainera, kontzertua eta marrazketa ikastaroa egingo dituzte Oxford aretoan.
Alondegiko Oxford aretoak erakusketa berri bat aterpetuko du gaurtik aurrera: Andrea Berbois, Adrian Irisarri eta Angela Rodriguez sortzaileek ondu duten ha* rra** pa*** tu. Artisten hitzetan, bisitariak seduzitu, hots, harrapatu, asmo ditu erakusketak, eta Oxforden gertatuko denak sorginkeriaren antza izan dezakeela ohartarazten dute.
Eusko Jaurlaritzak EAEko arte garaikidea sustatzeko Eremuak programaren baitan sortu dute erakusketa, eta Maider Aldasoro arduratu da bitartekaritza lanak egiteaz. Berboisen, Irisarriren eta Rodriguezen proiektua uztailaren 12ra bitartean egongo da ikusgai Oxford aretoan. Astebarruko egunetan, 18:00etatik 20:00etara izango da erakusketa bisitatzeko aukera, eta asteburuetan nahiz jaiegunetan, berriz, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Erakusketaz gain, ha* rra** pa*** tu proiektua musikaren eta marrazketaren bidez adarkatuko da uztailaren 10ean. Egun horretan, 17:30ean, marrazketa lantegia eskainiko du Angela Rodriguezek, eta 19:30ean kontzertua emando du Andrea Berboisek.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Harriak harrapatutako artelanak, ikusgai Oxforden | 0 | 5 | 24-06-2026 |
| 2 | Javier Lopez Fabianek irabazi du Udaberriko argazki rallya | 0 | 5 | 25-06-2026 |
| 3 | Kantuak loratu dituzte Komentuan | 0 | 5 | 20-06-2026 |
| 4 | Nahikari Oloriz: "Esperientzia oso polita izan zen Parisko Philharmonien jotzea" | 5 | 5 | 19-02-2019 |
| 5 | "Sarbil inguruan ez dugu plaka fotoboltaikorik nahi" | -2 | 7 | 12-12-2025 |
| 6 | D'Caprichoren kontzertuak Inpernupeko terraza bete du | 0 | 5 | 20-06-2026 |
| 7 | Salgai daude uztailaren 3an Gaztetxean egingo diren kontzertuetarako sarrerak | 0 | 5 | 24-06-2026 |
| 8 | Zumaiak, Getariak eta Oriok hartuko dituzte Flysch Organo Jaialdiko kontzertuak | 0 | 5 | 25-06-2026 |
| 9 | Udako ordutegiarekin egingo du lan udal liburutegiak asteartetik aurrera | 0 | 5 | 25-06-2026 |
| 10 | Оперу о марсоходе Curiosity и "выступление" ансамбля растений показали на "Архстоянии" | 0 | 0 | 28-07-2019 |