Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Javier Lopez Fabianek irabazi du Udaberriko argazki rallya

Дата публикации: 25-06-2026 06:30:00

Atzo banatu zituzten ekainaren 7an egin zen argazki rallyko sariak, Alondegiko Oxford aretoan egindako ekitaldian. Guztira, 34 lagunek hartu dute parte Distira argazki elkarteak antolatutako lehiaketan.

Основное содержимое страницы с новостью.

Pasa den ekainaren 7an, bi kultur jarduera egin zituzten aldi berean Zumaian. Kaleko pintura lehiaketa egin zuten goiz partean, eta horrekin batera, argazkilariak ere kalera atera ziren Distira argazki elkarteak, udalarekin elkarlanean, antolatutako Udaberriko argazki rallyan parte hartzera. Atzo arratsaldean egin zuten argazki lehiaketa horren sari banaketa ekitaldia, Alondegiko Oxford aretoan.

Javier Lopez Fabian argazkilari nafarrak aurkeztutako irudi bilduma izan da epaimahaikideentzat rallyko onena, eta beretzat izan da lehen saria. Bigarren saria Mitxel Aizpuruak jaso zuen, eta hirugarrena Adiel Zabalak. Zumaiar onenaren saria, bere aldetik, Gorka Alberdik jaso zuen. Haurrei dagokionez, Aian Alberdik jaso zuen lehen saria, Kaira Sainz-Mazak bigarrena, eta June Etxanizek hirugarrena. 

Aurtengo argazki rallyak 34 parte hartzaile izan ditu. Horietatik 29 helduen lehiaketan aritu ziren, eta bost haurren kategorian. Parte hartzaileen datuak ere xehatu zituzten atzoko ekitaldian: helduetan, 20 gizonezkoak izan ziren eta bederatzi emakumeak; jatorriari dagokionez, zumaiarrak zortzi izan ziren, eta 21 beste herrietakoak, hala nola, Zarautz, Azpeitia, Ordizia, Donostia edo Beasaingoak. Haurren kasuan, denak ere Zumaia bertakoak izan ziren, eta hiru mutilak izan ziren eta bi neskak.

Distirako kideek azaldu zuten aurtengo parte hartzea aurreko urtekoarekin alderatuta baxuxeagoa izan dela. "Agian data aldaketagatik jaitsiko zen, edo egun berean beste argazki rally bat zegoelako, Lesakako rallya, hain zuzen ere", adierazi zuten.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Asteazkenean egingo dute argazki rallyko sari banaketa ekitaldia0521-06-2026
2Oxfordeko 'ha* rra** pa*** tu' erakusketak herritarrak seduzituko ditu gaurtik aurrera5619-06-2026
3Harriak harrapatutako artelanak, ikusgai Oxforden0524-06-2026
4Salgai daude uztailaren 3an Gaztetxean egingo diren kontzertuetarako sarrerak0524-06-2026
5Nostalgia pixka bat eta umorea gogotik Inpernuperen 40. urteurrena ospatzeko bertso saioan0521-06-2026
6D'Caprichoren kontzertuak Inpernupeko terraza bete du0520-06-2026
7Sanpedroetako argazki lehiaketa irekia antolatu du Distira elkarteak0523-06-2026
8Mīke atgriežas "Rally2" klasē, Evanss gatavosies Skotijas WRC posmam0514-06-2026
9Zumaiak, Getariak eta Oriok hartuko dituzte Flysch Organo Jaialdiko kontzertuak0525-06-2026
10Udako ordutegiarekin egingo du lan udal liburutegiak asteartetik aurrera0525-06-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: baleike.eus.