Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Samielak bost egunez jarraian, gaurtik

Дата публикации: 24-09-2026 20:07:59



Основное содержимое страницы с новостью.

S. U.

24/09/2026 a las 22:07h.

Gaur hasi eta bost egunez jarraian, Samielak ospatuko dira Aizarnazabalen eta jai giroa izango da nagusi irailaren azken egunetan. Joan den asteburuan, Euskal Jai Egunaren harira, bertso jaialdia, herri kirolak, musika, herri bazkaria, helduen danborrada eta giro bikaina izan ziren protagonista; eta gaurtik hasita, festa giroan murgilduko da berriz ere herria. Gaur arratsaldeko 19:30ean emango zaie hasiera jaiei, txupinazoarekin eta buruhandiekin. Ondoren, herri afaria izango da, eta Bide Batez taldearekin dantzaldia.

Bihar, goizeko 11:30ean, XVI. Joxe Larrarte Pilota Memoriala jokatuko da. Arratsaldeko 17:00etan, XX. Mus eta Eskoba Txapelketa izango da, eta 19:00etan, Sakatu Elek-trotxarangak girotuko du arratsaldea. Gaueko 23:00etatik aurrera, berriz, Gozategi taldearen kontzertua eta Elepunto DJaren saioa izango dira.

Igandean, astelehenean eta asteartean, San Migel eguna, ere ez dira faltako ekitaldiak Aizarnazabalen. Besteak beste, artzain txakur txapelketa, herri kirolak, musika, umeentzako jolasak, sagardo eta bolo txapelketak eta sardina jana izango dira, baita beste hainbat ekitaldi ere.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Josi korapiloak askatzeko0010-04-2018
2Samielak ospatuko dira Artadin larunbatetik asteartera bitartean01025-09-2026
3Ez bilatu arrazoirik0022-10-2018
4Anaitasunaren zaleek hitzordu garrantzitsua dute larunbat honetan Txerloian01023-09-2026
5Mikel Nabarro Saioa Jaurenarekin0003-10-2017
6Кастаньеты01010-07-2026
7дымит вебасто01016-02-2026
8Вошики0011-07-2026
90005-05-2026
100008-07-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.