Gizonezkoen taldeak Tedeonen aurka jokatuko du Errege Kopako atariko kanporaketako joaneko partida
23/09/2026 a las 10:42h.
Anaitasunaren zaleek hitzordu berezia dute larunbat honetan, hilak 26an, Txerloian. Azkoitiarrek Navarreteko CD Tedeon hartuko dute Errege Kopako atariko kanporaketako joaneko partidan. Norgehiagoka 18:00etan hasiko da, eta itzuliko partida urriaren 3an jokatuko da Errioxan.
Tedeon taldeak iazko denboraldian seigarren postuan amaitu zuen liga, Errioxako Erregional Preferente mailan. Kanporaketako zozketa egin zenean, Carlos Pascual Navarreteko entrenatzaileak adierazi zuen Azkoitiko taldea txapelketan duen esperientziagatik saihestu beharreko aurkarietako bat zela. Hala ere, Tedeon «ilusio guztiarekin» joango dela azaldu zuen, eta kanporaketa etxean amaitzeko abantaila izango duela nabarmendu zuen.
Anaitasunarentzat, kanporaketa hau Kopako partida soil bat baino gehiago da. Hitzordu garrantzitsua da Azkoitiko zaleentzat, Txerloian arratsalde bereziaz gozatzeko eta taldea Errege Kopan aurrera egiten laguntzeko aukera izango baitute. Anaitasunak Tedeon gainditzea lortzen badu, Errege Kopako lehen kanporaketan parte hartuko du. Bertan, Azkoitian LaLiga EA Sports-eko talde baten aurka jokatzeko aukera izango du, Superkopako lau parte-hartzaileak salbu.
Beraz, klubak zale guztiak larunbat honetan Txerloira gerturatzera, harmailak betetzera eta taldea animatzera gonbidatu ditu.
Sarreraren prezioa 10 eurokoa izango da. Anaitasunako bazkideentzat eta 18 urtetik beherako herritarrentzat sarrera doakoa izango da.
Lehen borroka, larunbat honetan, etxean jokatuko da. Txerloiak hitzordua du Errege Koparekin.
Denboraldi hasiera
Anaitasunako gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeek garaipenarekin ekin zioten denboraldiari. Ohorezko Erregional mailako gizonezkoek 4-1 hartu zuten mendean Aloña Mendi Txerloian, Amusek, Pastrik, Hichamek eta Albik sartutako golei esker. Bigarren jardunaldian, ordea, 3-0 galdu zuten Zumaiakoren aurka, pasa den asteburuan.
Emakumezkoen taldeak, berriz, hasiera bikaina izan du Euskal Ligan. Lehen jardunaldian 0-3 irabazi zioten Zarautzi, Arethak, Jonek eta Zulaikak sartutako golei esker. Garaipen horrekin, Anaitasuna sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da lehen jardunaldiaren ostean. Igandean, 27an, Arratia B-ren aurka neurtuko ditu indarrak taldeak. Partida 11:30ean izango da etxean.
Txartelak arreta lekuan
Bestalde, gogorarazi dute ostegun honetan ere jaso ahal izango direla Anaitasuna futbol taldearen 2026-2027 futbol denboraldirako bazkide txartelak. Klubak Plazaberrian kokatuta duen arreta lekuak 18:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Nazioarteko Jakien V. Azokan parte hartzeko izen-ematea ireki dute | 0 | 14.17 | 25-09-2026 |
| 2 | Udara Caixabank pilota txapelketaren partidak jokatuko dituzte igandean Gurean | 0 | 8.62 | 25-09-2026 |
| 3 | Ane Santesteban omendu du Kosta Mendi probak | 0 | 10 | 22-09-2026 |
| 4 | Leire Derteanok irabazi du antzerki topaketen kartel lehiaketa | 0 | 10 | 17-09-2026 |
| 5 | Demanda mendilerrora hiru egunetako irteera Pagoeta Mendizale Elkartearekin | 0 | 10 | 23-09-2026 |
| 6 | Zezen plazako leihatilak zabalik izango dira larunbatean bertan Pentatloiaren finaleko sarrerak hartzeko | 0 | 11.88 | 25-09-2026 |
| 7 | Barça B-k jokatzen du Aritzbatalden klubaren egun erdia izendatuta | 0 | 14.76 | 25-09-2026 |
| 8 | Sahatsak 50 urteko ibilbidea ospatzen jarraituko du larunbatean Azpeitian | 0 | 15.26 | 25-09-2026 |
| 9 | Zarautz y Hondarribia, duelo de invictos el sábado en Asti | 0 | 10.38 | 25-09-2026 |
| 10 | Samielak bost egunez jarraian, gaurtik | 0 | 10 | 24-09-2026 |