Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Leire Derteanok irabazi du antzerki topaketen kartel lehiaketa

Дата публикации: 17-09-2026 11:25:18

Urriaren 30etik azaroaren 22ra izango dira aurtengo topaketak

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azpeitia

17/09/2026 a las 11:11h.

Leire Derteanoren lanak irabazi du aurtengo Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa. Udazkenean egingo dira 44. Euskal Antzerki Topaketak eta egile oñatiarraren lanak ipiniko die irudia.

Ez da lehen aldia Derteanok Azpeitiko Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa irabazten duena. 2023an eta 2024an ere hark egindako kartela izan zen irabazlea. Oraingoan, «kapa desberdinetan, zenbait ideia» jaso nahi izan dituela adierazi du egileak. Kioskoa da kartelean agertzen den elementuetako bat: «Azpeititik kanpokoa izanda, Azpeitiarekin lotzen dudan ikono nagusia delako». Antzerkiarekin lotutako sinboloak ere jaso ditu Derteanok kartelean, hala nola maskarak eta musika. «Eta erdian ikusten diren aulkiekin, teloia irekitzen den eta zerbait hastera doan momentu hori irudikatu nahi izan dut» Horrez gain, ilustrazioarekin jolastu nahi izan duela kontatu du, «ukitu analogiko bat emateko gogoa nuelako». Udaleko ordezkariek, Arte eta Diseinu Eskolakoek, Kulturaz kooperatibakoek eta UKTko kideek osatu dute epaimahaia.

Ekainaren 8tik 14ra Betharrameko erakusketa aretoan egon ziren ikusgai lehiaketara aurkeztu ziren kartelak, eta herritarrek ere izan zuten beren iritzia ematekoaukera.

Topaketen aurkezpena eta 'Mikra' antzezlana

Behin kartel irabazlea aurkeztuta, udaletik aurreratu dutenez, 44. Euskal Antzerki Topaketak aurkeztea izango da hurrengo pausoa. Urriaren 9an izango da hori, eta orduan jarriko dira salgai sarrerak ere, topaketen atarian (www.antzerkitopaketak.eus). Aurkezpena egin eta biharamunean, berriz, girotzen joateko, 'Mikra' antzezlanaz gozatzeko aukera izango da. Done Jakue kalean izango da,12:00etan (euria egiten badu, frontoi txikian).

Urriaren 30etik azaroaren 22ra izango dira aurtengo topaketak.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Udara Caixabank pilota txapelketaren partidak jokatuko dituzte igandean Gurean08.6225-09-2026
2'Ipuinetatik jabekuntzarantz' ipuin kontaketa saioa, ostegunean Itziar Saenz de Ojerekin01023-09-2026
3Herri-aitortza egingo zaie igandean Esperantzako arraunlariei01518-09-2026
4Osoko bilkura gaur arratsaldean, udaletxean022.527-07-2026
5Anaitasunaren zaleek hitzordu garrantzitsua dute larunbat honetan Txerloian01023-09-2026
6Hemen da Udako Argazkien Lehiaketaren 22. edizioa!013.1317-07-2026
7Barça B-k jokatzen du Aritzbatalden klubaren egun erdia izendatuta014.7625-09-2026
8Etzakit taldearekin despedituko dira Gazteluko plazako sanferminetako kontzertuak0514-07-2026
9Dantzaleku bihurtuko da Itzurun hondartza larunbatean08.6709-07-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.